Eremua A-08 Zubiaurre eremu txiki bat da; alde batetik, Zubiaurre kalearen eta Zerukoa 1 kalearen artean dago, eta, bestetik, Zubiaurre kaleko 37 zenbakiko eraikinaren eta azoka txikia egiten den aparkalekuaren zabalgunearen artean. Gaur egun, eremu horretan etxebizitza kolektiboko bloke bat dago, Buenos Aires Etxea izenekoa (Zubiaurre 39). Bertan, 12 etxebizitza eta lokal komertziala daude beheko solairuan. Jarraian, eremuaren fitxaren alderdi nabarmenenak laburbilduko ditugu, baina Ermuko Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren eremuetako fitxaren 42. orrialdean kontsulta daiteke.

Hiri-bilbearen espazioa optimizatzea
Dauden mehelinak errematatzea.

Mehelinak kaletik ezkutatzea
Bizitegi-eraikin bat egitea proposatzen da, etxadia osatuz, eraikin berria lehendik dagoenari atxikiz (Zubiaurre 37), mehelinak kaletik bistaz ezkutatuta gera daitezen.
Zubiaurreko aldera mailakatutako eraikina
Zubiaurreko aurrealderantz mailakatutako eraikina da: BS + 8 solairukoa (mehelinari atxikitako eremuan), aldameneko eraikinari jarraipena ematen diona, eta BS + 6 gehieneko altuera gisa mehelinetik urrutien dagoen zatian.
Argi-patio bat sortuko da
Barruko argi-patio bat sortuko da, bertan dauden etxebizitzen baoak jasota gera daitezen. Solairu kopurua Zubiaurre kalearekiko neurtuko da.
Eraikinaren BSak zokaloa izango du Zubiaurreko aurrealde osoan.
Eraikinaren beheko solairua zokalozkoa izango da Zubiaurre kalearen aurrealde osoan. Arkupe horrek 3 metroko zabalera izango du kale horretara ematen duen aurrealde eraiki osoan. Beheko solairuan merkataritza-lokalak, aparkalekua eta atarirako sarbidea egon daitezke.
Ezingo du Zubiaurrerekiko 15 metroko aurrealde eraikia gainditu.
Beheko solairutik aurrera, gainerako altueretarako, bizitegi-eraikinak ezin izango du Zubiaurre kaletik 15 metroko aurrealde eraikia gainditu, eta alboko fatxada aipatutako kalearekiko perpendikularra garatu beharko du; beraz, beheko solairuko estalkia jabari publikoko erabilera eta gozamena izango duen espazio libre pribaturako erabiliko da. Ildo horretatik, kaletik bertara sartzeko eskailera edo arrapala batzuk jarriko dira, erabilera publikoko espazio libre baten barruan.
Ez da lurzoru-erreserbarik egiten babes-araubidea duten etxebizitzetarako
Eremuaren tamaina dela eta, ez da lurzoru-erreserbarik egiten bertan babes-araubideren bat duten etxebizitzetarako. Beharrezkoa izango da lehendik dagoen eraikina eraistea.
Ezarritako epeak
- Kalifikazio urbanistikoa
Hiri-lurzoru finkatugabea, eremuaren barruan hirigintza-eraikigarritasuna handitzeagatik. - Kalifikazio orokorra
Eremuaren erabilera nagusia bizitegi-erabilera da. - Izapidetzeko epea
Eremua EB baten bidez garatu beharko da, gehienez ere 4 urteko epean, Plan Orokorra indarrean sartzen denetik aurrera zenbatuta. - Urbanizazio-obrak egiteko epea
Obra guztiak gehienez ere 2 urteko epean burutu beharko dira, egikaritze-unitatea onartzen denetik zenbatzen hasita. - Eraikuntza egiteko epea
Eraikuntza gehienez ere 4 urteko epean osatuko da, egikaritze-unitatea guztiz urbanizatzen denetik aurrera zenbatuta.
1.049 m2
Eremuaren azalera osoa
2,30 m2t / m2s
Sestra gaineko eraikigarritasuna
2.414 m2
Sestra gaineko eraikigarritasuna
297 m2
SS.OO eremutik kanpokoak
297 m2
SS.OO espazio libreak
Bizitegi-area
Kalifikazio xehatua
12
Lehendik dauden etxebizitzak
30
Etxebizitzen maximoa
34
Aparkaleku pribatua
30
Zuhaizti