Urbanizazio-proiektua hirigintza-plangintzaren dokumentu teknikoa da, eta kasu honetan A-08 Zubiaurre egikaritze-unitatearen urbanizazio-obren proiektu exekutiboa besterik ez da.
Funtsean, Udalak adierazi digu proiektu honen barruan zeregin hauek egin behar ditugula:
- Zubiaurre kalea eta Zerukoa kalea 1 lotzen dituzten eskailerak, A-09 Zerukoa egikaritze-unitatean dagoen igogailu publikoaren ondoan daudenak.
- Buenos Aires bizitegi-eraikin berriaren eta A-09 Zerukoa unitateko etxebizitza-eraikinaren artean sortzen den plaza txiki bat urbanizatzea.
Gaur egun, proiektu hau garatzen ari gara, lehenbailehen Ermuko Udalari aurkezteko.