Hirigintzako Jarduketa-Programa (HJP)

Eremua urbanizatzea eta eraikitzeko egokia den lursaila izatea ahalbidetzen duen garapen-proiektua.

Image Description

HJP edo Urbanizatzeko Jarduketa Proiektua, kasu honetan, A-08 Zubiaurre eremuko lursaila antolatzeko eta urbanizatzeko hirigintza-tresna da. Dokumentu honetan zehaztu behar dira, halaber, jendea bizitzen hasten den unetik aldameneko unitateekin behar bezala lotzeko beharrezkoak diren azpiegitura-obrak. Memoria bat eduki beharko du erabilitako hirigintza-informazioarekin, bai eta lursailen hirigintza-informazioko planoak, antolamendu- eta kokapen-planoak eta proiektuaren bideragarritasuna justifikatzen duen azterlan ekonomiko-finantzario bat ere.

Dokumentazioa

Ermuko Udalari aurkeztutako agiriak honako hauek dira:

  • Justifikazio-Memoria.
  • Urbanizazio-Aurreproiektua.
  • Egikaritze-unitateari buruzko informazioa eta mugaketa.
  • Parcelario y relación de titulares de bienes y derechos.
  • Bideragarritasun ekonomiko-finantzarioaren azterketa.
Image

Onartzeko prozedura

Image

Aurkezpena

Urbanizatzeko Jarduketa Proiektua Ermuko Udalean aurkeztu zen 2019ko ekainaren 7an.

Image

Hasierako onespena

Urbanizatzeko Jarduketa Proiektuari hasierako onarpena eman zitzaion 2971/2019 Alkatetza Dekretuarekin eta 2019ko irailaren 25ean. 2019ko urriaren 10ean iragarri zen BAO 194an, 2019ko urriaren 10ean.

Image

Behin betiko onespena

Urbanizatzeko Jarduketa Proiektua behin betiko onartu zen Alkatetzaren 310/2020 Dekretuarekin, 2020ko urtarrilaren 23an. 2020ko otsailaren 13an iragarri zen 2020ko otsailaren 13ko BAO 30ean.

Urbanizatzeko jarduketa-proiektuari egindako alegazioak: izapidetzean zehar, hainbat alegazio egin zitzaizkion proiektu horri, eta Berraztertzeko Errekurtsora iritsi ziren. Alegazio horiei behar bezala erantzun eta ebatzi ziren, eta gehienak ezetsi egin ziren.
Etiketak: , , , , , ,

Artikulu honek lagundu zizun?

Bai Ez

Lotutako artikuluak